Egitarauerako oharrak:
Entzuteko bakarrik ote da musika? Ez ote du, baita ere, entzutean gogoeta egitea eskatzen?
Musika ez baita, bakarrik, soinuekin jolas egiteko modu bat, baizik eta baita soinuen eta isiluneen bidez
galderak egiteko modu bat ere. Aste honetan barrena saiatuko gara, tailerretan eztabaidak sortuz, obrak
aztertuz eta musika entzunez eta joz,! galderak egiten musikaren eta kontzeptuaren arteko harremanei buruz,
sakonki aztertu nahi baitugu, eragimen kritikoko gogoetak bultzatuko ditugulakoan, zer dioskun musikak,
bere forma ugariekin, musikari buruz, bere historiari buruz, bere hedadura sozial eta estetikoari buruz, eta,
aldi berean, bera bizi den gizarteari buruz. Bidenabar tailer honen bidez kontzeptuen erabilerak, praktikan
musikariari nahiz martxan jartzen duen entzuleari zuzendutako galdera modura ulertu ditzazkegun soinuzko
formekin esperimentatzeko duen gaitasuna kontutan hartzeko aukera eskainiko du.
Mintegiak aste bat iraungo du (bost egun). Egun bakoitzean gai ezberdin bat aztertuko da (taldearen lan
dinamikaren, interesen eta tailerraren zehar ager daitezken ideien arabera egitaraua aldatzeko aukerarekin):
" -Lehen eguna: Musika eta hizkuntza
" -Bigarren eguna: Ideia eta musika
" -Hirugarren eguna: Lekua
" -Laugarren eguna: Grabatzea eta grabaketa
" -Bosgarren eguna: Entzulegoa eta entzumena
Gai hauek, bidean gurutzatzen diren beste gaiekin erlazionatuko dira, halanola: arauak, murrizketak eta
jokua, zoria eta prozesua, umorea eta ironia, arte kontzpetuala eta soinu artea, teknika eta teknologia,
ikuspegi politikoak...
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku