ARTELEKU

Publicaciones / Portbou-ko muga / Walter Benjamini omenaldia. Francesc Abad

Portbou-ko muga / Walter Benjamini omenaldia. Francesc Abad

Erakusketa katalogoa. «Parany» izeneko instalazio txiki batean 1986an hasi zen proiektua da, bertan jakintza bidaia bezala konfiguratzeaz proposamen filosofiko-poetiko bat zegoen eta baita hausnarketa bat ere ibilbidean zehar aurki daitezkeen tranpa eta iruzurrei buruz(1). Proposamen honek «Spuren»en jarraitu zuen hilobiaren -ustez Walter Benjamin lurperatu zutenaren- eta bi maletaren, Europatik ihes egitean zeramatzanen oroigarri, argazki baten irudiarekin. (2) Hasiera honek ondoren Blockaus-en (3) izan zuen jarraipena garapen zabalago eta ikuspegi orokorrago batekin, honetan Marseilla hiriko Eremu Librea deitutakoaren irudia eta gertakizunak errekuperatzen dira. Bazegoen, beraz, berrogeiko urteetako egoera limitea islatzeko asmoa, Bigarren Mundu Gerla bete betean, nazien jazarpenarekin eta han dagoen bizitza kulturalarekin, inoiz heltzen ez zen Esper-Visaren zain zeuden bitartean Europatik alde egin nahi zuten intelektual, sindikalista eta artisten topaleku gisa. Beranduago eta -hala nahi baduzue- pentsamendu guzti honen amaiera bezala «linia de Port-Bou» izenekoa dago, proiektu hau anbiziosoagoa zen eta, bere ihesaldiko azken tokiak errekorri- tzeko ideiatik abiatuz, Benjamin instalazioa egiteko ahalegina zegoen. Proiektu hau ia diru iturririk gabe egin zen, Walter Benjamin-en garrantzia gora behera -edo agian horrexegatik-. Aurkezten den lana, beraz, egin ahal izan dena da eta nik neuk uste dut ez dudala berriro errepikatuko. Horregatik bere behinbehingotasuna edo marjinalitatea da, agian, Walter Benjaminentzako oroigarririk onena bere jaiotzaren mendeurrenean. (1) Annemieke van dez Pass-en testua, Bartzelonako Collegi d'Aparelladors, 1986 (2) Pep Monter-en testua, Parpalló Aretoa. Valentzia, 1988. (3) Blockaus, Marseilla, 1988. 1992ko Urtarrilaren l6tik Otsailaren 14ra

Collections