ARTELEKU

Publicaciones / Teknologia eta kultur disidentzia

Teknologia eta kultur disidentzia

Adierazpen artistikoa bere aniztasun osoan bultzatzen eta era guztietako truke artistikoak ahalbidetzen saiatu gara azken urteotan. Eta, ahaleginaren ahaleginez, interes nazionaleko zentro ez ezik, nazioarteko erreferentzia bihurtu da Arteleku dagoeneko. Lantegi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du, gure nazioarteko esperientzi trukea bultzatu baitu haren Kultura Sailak. 1994. urtetik aurrera ikastaro mota berri bat izan dugu Artelekun. Nazioarteko ikastaroak deitzen ditugun horietan herrialde desberdinetako arte eta arkitektura eskoletako ikasleek eta ikasiek hartzen dute parte. Lehenbiziko esperientziak Eskuhartze hiritarrak eta Collisions tailerrak izan ziren, Antoni Muntadas eta Corinne Diserens zuzendari zituztela. Haien ildoari jarraituz Teknologia eta kultur disidentzia ikastaroa etorri zen gero, José Lebrero Stals-ek zuzendua, 1996ko udan, abuztuaren 12tik irailaren 13ra bitartean. Tailer hori diziplina desberdinetako artista/ikasleen topagunea izan zen eta, hala, hamabost laguni elkarrizketan eta eztabaidan oinarritutako lan proiektu eta prozesuak garatzeko egokiera eskaini zien, ikasleok, izan ere, tailerrera gonbidatuak izan ziren artista eta adituekin batera landu eta hausnartu baitzituzten beren esperientziak: George P. Landow, Paul Sermon, Michael Samyn, Roc & Narcis Pares, Andrea Zapp eta Zush-ekin hain zuzen. Orduko informazio truke ugarien eta lankidetza emankor askoaren emaitza dira argitalpen honetan orain plazaratzen ditugun proiektu artistikoak eta hausnarketa teorikoak.

Collections