Hemen bata bestearen alboan kokatzen diren hiri-ekoizpenak gogoeta kritiko batetik sortzen dira, inguratzen gaituenaz, espazioak inguratzen gaituena nola ordenatu, hierarkizatu eta esanahia ematen dion gogoetagai hartuta. Intersubjektibotasunetik gogoetarako esparru publiko bat eraikitzea da prozesu horren helburua. Esparru horrek, espazio bai fi siko bai diskurtsiboa bera, zirkunstantzien arabera, espazioaren ikusmolde aldakor bat proiektatzen digu, espazioarenarkitektura eta hortik inposatzen diren harremanak eraldatzeko ahalmena duena. Horri esker abiapuntu desberdinetatik koka gaitezke espazioan, helmugarik zertan izan gabe.