ARTELEKU

Publicaciones / Aurrez aurre

Aurrez aurre

Erakusketa katalogoa. Don Herbert eta Ramon Zuriarrain pintoreek Madrilen ezagutuko zuten elkar, lehenengoak bertan lur hartu bait zuen duela urte asko, Europara sarerik gabeko jauzi hirukoitza egin zuenean, eta aspalditxo honetan beren bideek bat egin dute berriro Martutenetik Trintxerpera bitarteko paraje honetan: R. Zuriarrain Trintxerpen egon izan da ia beti eta D. Herbertek bertan adoptatua izan nahi duela erabaki bait du. Ramon Zuriarrain eta Don Herberten bide arras desberdinak horrela gurutzatu dira berriro, distantziak eta seinalerik gabeko bidegurutzeak gaindituz, Gipuzkoako kilometro karratu banaka batzuetan.