Erakusketa eta tailerraren katalogoa. Artelekun (Donostia) sei astetan zehar buruturiko disziplinarreko tailer esperimentala izan zen. Tailer harek disziplina eta lan alor desberdinetako artista gazteei proiektu nahiz lan prozesu berriak garatzeko aukera eskeini zien berariaz tailer honetara gonbidatuak izan ziren nazioarteko artista eta artatzaile ospetsuekin elkarlan eta truke giroan. Artista eta kritikarien belaunaldi berri honek jakinmin haundia erakutsi zuten 60. eta 70. urteetako hamarkadetan sortutako joeren ebaluazio edo berrikusketa egitean azken hamar urteotan bazter utziak izan baitira. Gai asko dira: bideoaren hedabide berriak isla dezakeen "nia" eta zirkuitu itxiko ikuslegoa galeriez kanpoko erakusleku berriak garatzea; etengabeko langintzaren hautabide gisa, leku-denborazko ardatzetan oinarritutako lanak: arte alorreko disziplinarteko ekinbideak (instalazioak, performanceak, bideoa, filmak, poesia, hizkuntza) ... partaideak: Iki Nakagawa Claire Collin Taketo Shimada Lara Almarcegui Elke Lehmann Brian Dick Richard Reynolds Daniel Knorr Olivier Bardin Toni Crabb Visen Esquerdo Gerard Byrne Judith Weik Stephen Ellwood Amanda Schachter 1995 abuztua : 14 - urria : 16 Arteleku, Donostia