ENCUENTRO ESCOITAR.ORG - SOINUMAPA.NET TOPAKETA
2009/11/24-25 UPV/EHU FACULTAD DE B.B.A.A / ARTE EDERREN FAKULTATEA, LEIOA (BIZKAIA)
ZER DA SOINUMAPA?
SOINU MAPA elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak
grabatzeko artea oinarritzat hartuz, proiektu honek landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu eta
elkartrukatu nahi ditu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako ehundaka soinu grabaketa
entzun daitezke, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari buruz informazioa ematen dituztenak.
Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa
hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.
SOINU MAPA Arteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailak sortutako egitasmoa da, Xabier
Erkiziak eta Oier Iruretagoienak zuzendurik, Xavier Balderas, Luz Maria Sanchez eta Enrike Hurtadoren
laguntzarekin.
SOINU MAPA 2004ean sortu zen Luz Maria Sanchez soinu artistak Artelekun egindako egonaldi
batean sortutako landa grabaketen artxiboarekin. Geroztik landa grabaketekin lan egiten duten
hainbat artistak hartu dute parte beraien artixbo pertsonaletako audio dokumentuak gehituz. Hartara
webgunea bizirik mantentzeaz gain Soinumaparen esperientziak soinu paisaien inguruko lan ildo bat
sortu du Audiolaben ekitaldien barnean eta besteak beste hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak,
tailerrak, instalazioak, esperientzia didaktikoak eta bestelakoak sortu ditu. Hauen artean beharbada
aipagarrienetako bat HOTS! irratiaren sorrera da, non mapak martxan jarritako zenbait eztabaida eta
erreflexio irrati-podcast formatuen bidez erakustera ematen diren.
Azken urteotan SOINU MAPA besteak beste, Tuned City (Berlin, 2007), World Forum for Acoustic
Ecology (Mexiko, 2009) edo Biennale d’Arte di Venezzia (Venezia, 2009) bezalako lekutan aurkeztu
izan da.
Copyright © Arteleku