Vicente Ameztoyren inguruan hausnarketa egitea, bere obraren zatirik haundiena aurrean dugula, benetan da oso zaila. Zailtasun hori bere pinturatik eta hitzegiten ari zaizkigun kutxa, objetu, marrazki eta abar luzeen imajinetetik ateratzen diren aroma eta zaporeen —klorofilaren— ondorio da, hain zuzen ere, guzti horiek bizitza ulertzeko erak dira, munduan egoteko era e ta artista —karne— izateko era. Ez d a erraz, bestalde, Vicenteren bizitzaren inguruan azterketa edo ikerketa egitea, guk beretaz dakigun guztia bere lanean bait dago, berak duen presentzian. Orain Vicenteren obraren zati haundi bat —1976etik aurrera egin duen ia obra osoa— Artelekuko Erakusketa Aretoan ikusteko aukera paregabea dugu.