Bilbo, Bordele eta Donostia berez ditugu kultura garaikidearen bizitasun handiko hiru erdigune eta gaur egun garrantzizko arte proiektuak ari dira bertan garatzen. Elkar topatzeko, elkarrekin lan egiteko eta ikerketa plastikoak lantzeko grinak ez dio ohizko bihurtu diren europar elkartrukeen gertakariari bakarrik erantzuten, baizik eta bereziki, esperientzia iraunkorren praktikari, zeinetan hurbiltasunak eta mugaren bi aldeen artean jendearen etengabeko joan-etorriak agerian jartzen baitu Europa berriaren, edo guztiz zaharraren errealitatea, bere baitan artearen eta kulturaren dialogoari amankomunean eusten zaiola erakutsiz. Elkarrekiko esperientzia honengatik pozik egon eta gure artistek eszenatoki jakin honen mugak gaindi ditzaten espero izan besterik ez dugu.