Publikazio honek 1997ko Irailaren 8tik 12ra. Artelekun ospatutako JOEREN ANALISIAREN NAZIOARTEKO VI. MINTEGIAN. Mundializazioa eta periferiak partehartzaileen testuak jasotzen ditu. Munduaren globalizazio prozesuaz orain dela urte batzuk hasitako hausnarraldiaren emaitza dira liburu honetan bildutakoak; globalizazioa bere zabalean hartu nahi dugu, alderdi ekonomikoak, politikoak, sozialak, kulturalak eta abar barne direla. Globalizazioa azterkizun guztien gaia bihurtu da, gure garaiotako munduan jazo den gertakaririk garrantzitsuenetakoa baita. Munduko ekonomiaren berrantolamendu sakonak —eta bereziki nazioarteko finantz kapitalaren zentralizazio joera geldiezinak— aldakuntza ikaragarriak eragin dizkio sistema politikoari eta, orobat, gizartearen antolamenduari; zer esanik ez, galdetzekoa da baita ere aldakuntza horiek kultur aniztasuna eta bizimoldeak berdintzera ote garamatzaten, komunikazio teknologiaren hedakuntza orokorraren lastertasunak lagunduta. Konplexutasun berri bat sortu da prozesu horien karietara: gure aztertresna guztiak zaharkiturik utzi dituen egoera batean gaude, gure planeta errotik aldarazten ari diren prozesuak ulertzeko kontzeptu berriak sortu behar ditugu, gaur egungo mundua itxuratzen ari diren prozesuen joera arautzaileak ulertuko baditugu. (Francisco Jarauta)