ARTELEKU

Publicaciones / Pantzart. Agerre teatroa / Vicente Ameztoy

Pantzart. Agerre teatroa / Vicente Ameztoy

Pantzart antzerkiak (Zuberoako antzerti osoak bezala), Europa mendebaldeko herriliteraturaren gai topiko edo unibertsala dakarkigu: Ihauteri-Garizuma arteko borroka, bertso itxuran eta hizkera xumez moldatua. Erdi Arotik XVIII mendera nagusitzen den herri-festaren kontzepzio estetikoaren umea da, errealismo groteskoarena alegia. Berrehun urte pasata eskaintzen zaigun moldapen berri honetan testuaren hari nagusia mantendu da, baina orokorrean arrunt laburturik, batez ere judizioa eta honen barruko astolasterraren alde nagusiak kenduz. Orduko zazpi-zortzi ordutako saioa ordu t'erditxora bilduta alegia. Pantzart eta Bakus lagun zaharrak andreek elkarren kontra oldarrerazita hasiko da gudua, baina benetako etsailaguna, denboraren joanetorria izango da garaile gizonaren eta naturaren arteko osotasunean. (Iñaki Mozos) Antzerki emanaldia 1991 Azaroak 13-14-15