ARTELEKU

Publicaciones / Poetikak / politikak. Kritika eta utopiak

Poetikak / politikak. Kritika eta utopiak

Publikazio honek 1998ko Irailaren 7tik 11ra Artelekun ospatutako JOERENANALISIAREN NAZIOARTEKO VII. MINTEGIAN Poetikak / Politikak: Kritika eta utopiak partehartzaileen testuak jasotzen ditu. Lan kritiko bat eraiki behar da lehenbailehen, azken hamarraldietan gertatutako lerratze handiak abiaburu hartuta, dagoeneko ireki diren ikuspegiak bereganatuko dituena, eta tresnak garatuko dituena, arazoen gainean, egoeren gainean eta, azken batean, kultur esperientziaren lurralde ezberdinak hartuko dituen proiektu baten gainean esku hartzeko. Kontua da berreskuratzea arteak beretzat eskatu izan duen autonomia hori, aukera ematen ziona kulturaren, tresnen, legitimazioen eta determinazioen aurxean jakintza kritiko gisa eratzeko. Kontua litzateke, egungo munduko baldintzen arabera, tresna politiko/poetiko bat eraikitzea, irudikatzeko eta proiektatzeko gauza dena, berraurkitutako planeta batean eraikitzeko eta giza forma berriak bizitzeko gauza izango dena. (Francisco Jarauta)