Hauxe da hain zuzen ere Pedro Manterolak saihestu nahi izan duena saiakera honen hasieratik: forma eta prozeduren azterketa bat alegia. Bere ordez, lorategiaren metafora, eskultura agertzen eta parte hartzen dueneko espazioaren antolatzaile gisa, bizitzeko era desberdinak txalogarri bihurtuz. Bat nator Manterolarekin lengoaiaren moralik gabe arterik ez dagoela pentsatzean. Adierazteko era desberdinen bitartez errito-lengoaia baten bakardadea definitzera destinatutako zeinu multzoaren atzean, nolabait ere idazkeraren muga finkatzen duen diskurtsoaren orden bat eraendu, erabaki, ezarri eta legeztatzen duen asmoa dago. Horregatik, lengoaia bat beregain hartzea, munduan bizitzeko moral edo era bat bere egitea bezala da. Arte modernoari emandako begirada batek zera ulertarazten du, hots, Cezanne edo Mallarme-rengandik hasi eta gaur egun arte, Kandinsky edo Malevich-engandik igaroz, arte modernoa lengoaiaren arazo bilakatu baldin bada, lengoaiaren hainbat moralen arteko gatazkaren emaitzaz izan dela, moral hauek artea bere idazkera beraren konpromisua definitzera behartu dutelarik. Ondoren, proiektua erabakitzen da: munduan bizitzeko era bat. (Francisco Jarauta)