Kazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. 80ko harmakadatik
gaurdaino, bere musika abenturek, bereziki ZENI GEVA bezalako rock taldeetan parte hartuz edo bere
bakarkakSo proposamen elektronikoen bidez, nazioarteko musika esperimentalaren zirkuituan ohiko bihurtu
dute bere izena. Bide luze hortan Kishinok Min Tanaka Butoh dantzaria, Merzbow, Seijiro Murayama
(Fushitsuha), Tatshuya Yoshida (Ruins), Eye Yamatsuka (Boredoms, Naked City), Chris Watson (Cabaret
Voltaire), Keiji Haino edo Fred Frith izan ditu lagun, eta nazioarteko jaialdi esaguratsuenetan aurkeztu zan
du bere lana. Hogei urteren ondotik gitarra musika tresan nagusi bezala izan ondotik, KK Null-ek
elektronikarentzarako joera hartu zuen, zarata elektronikoa,. ambient elektroakustikoa, erritmo puskatuak eta
drone pisutsuak erabiliz minimalismoaren eta maximalismoaren artean kokatzen den musika gihartsua
osatuz.
The noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea
gordetzen da. Nantes hiriko Apo33 plataformako sortzaile ta kideak, soinu artea, bideoa, teknologia berriak
eta gorputz performance-a nahasten dituen sorkuntza lana jorratzen du. Azken hamarkadan bereziki ahotsa
eta honen ordenagailu bidezko eraldaketa izan du ikergai Ottavik, software librea erabiliz eta bere gailu
eletronikoak (irrati transmisoreak, osziladoreak, mixerrak...) sortuz. Horren haritik APODIO izeneko linux
distribuzioaren sortzaile nagusia da. Musikaren alorrean Formanex bezalako taldetan hartu du parte eta
Jenny Pickett, Brandon Labelle, Keith Rowe, Kasper T. Toeplitz, Christian Galarreta, Zbigniew Karkowski,
Randy Yau, Dion Workman edo Phill Niblock bezalako artistekin egin du lan.
The video(s) shown is (are) in low quality, if you want them high , please contact us.
Copyright © Arteleku