Hezkuntza artistikoa biziki aldatzen ari da azkenengo garai hauetan. Orain arte ikuspegi espresionista batean edo Arte Ederretako ikasketetan oinarrituta bazegoen ere, gero eta arreta gehiago jartzen ari zaio kultura bisualaren objektuen aniztasunari, alde kulturalen eta kontestuaren ikasketak barne daudelarik. Kerry Freedman (KF) hezkuntza artistikoaren aldaketa sakon honen bultzatzailea dugu