ARTELEKU

Publicaciones / Walter Benjamin. Tiempo, Lenguaje, Metrópoli

Walter Benjamin. Tiempo, Lenguaje, Metrópoli

Walter Benjamin-en pentsakerak lurraldekotasun-landaren aztarna du. Begiratu marmokarra, arbingarria, saturniarra du, gauzak izozteko modukoa, gero nolabaiteko barnekotasun subjektiboa irekiko duelarik berauengan. Dialektika geldieraztera ausartu, arriskatuko den pentsakera du, patuak, ezkutuko arartekotasunak eta Benjamin-entzat itxuren benetako historia eratzen duten beste askoren sekuentzia amaiezina inskribaturik dituen ordenaren agerpena ahalbidetzeko. Kontua ez da mundua ernaraztea subjektu berri baten ulerkera edo esperientziara lehengoratzeko, beste historia mota bat berreskuratzea baizik, beronen kontakizunean -itxuren historia- adierazpen teinko eta labirintikoa duelarik orain. Benjamin horrenbeste erakarri eta uztarpetu ohi duen Recherche proustiarra, aztarnen botere magikoaren analisi eskerga eta ankerra da izan ere, aztarnon bitartez itzuli-ezaren, denboraren jario ohartezinaren eta oroitzapenaren bizitza oraezinaren esperientzia jasoko bait dugularik.