Artelekuren bigarren Mintegi honetan Heiddeger-en «Eratu, biztandu, pentsatu» aipatu badugu ere, horrek ez du esan nahi bertan jasotako gogoetak eragin zituen historiako egoera jakin hartako gertakizunekin alderatu nahi ditugunik; gure asmoa guztiz bestelakoa da, hots, hitzaldi horretan bildutako jarraipide teoriko eta kritikoak gugandik askoz hurbilago dagoen une batean kokatzea. Une edo egoera hori 1992ko estraineko Mintegian ere aztertu zen jadanik, «Artearen eta Kulturaren arteko tentsioak mende amaieran» izenekoan. Gure garaia zertan denaz apur bat jabetzeko, orain arte gure kultura osatu duten alderdi desberdinak pentsatzeko eta legitimatzeko erabili ditugun egitura sinbolikoak aldatu dituzten zenbait gertakari jazo dela onartu behar dugu. Tradizio modernoaren agerpideak eta bertako proiektuak ere eztabaidagai bilakatu zaizkigu gaur egun. (Francisco Jarauta)