Artxibo Arteleku 1987tik 2014ra bitarteko Artelekuren jarduera gordetzen duen biltegi digitala da.
Biltegi digital hau jasotako materiala antolatu eta edukiak banatzen dituzten hiru bildumatan dago eratua: Zehar, Argitalpenak, Aktibitateak.
Artelekuko biltegiak hainbat dokumentu mota ditu: PDF formatuan (argitalpenak, afixak, elkarrizketa transkribatuak…), soinudunak (hitzaldiak eta soinu-ekitaldi digitalizatuak), grafikoak (argazkiak eta material grafikoa) eta bideografikoak (ekitaldien eta produkzioen dokumentazioa).
Bakoitzak laburpen bat jasotzeaz gain, dokumentu guztiak identifikatuta daude: egileka, edizio generoka, gaika eta erreferentzia egiten dion identifikatzaile bibliografikoka (deskribapen fisikoa, lokalizazioa, edukien taula…).
69 zenbakiak daude osorik, eta bakoitzeko artikuluak ere bai, banaka katalogatuta.
Liburu guztiak daude osorik, hizkuntzaka, generoka eta gaika antolatuta. Ekitaldiren batekin lotura izatera, dokumentuan bertan ageri da zein jarduerari egiten dion erreferentzia.
Urteka dago antolatuta aktibitateen bilduma. Orri nagusian urtea aukeratzea dago edukia modu ordenatuan ikusi ahal izateko.
Aktibitate bakoitzak, gutxienez, izenburua eta noiz egin zen azaltzen duen testu labur bat darama. Afixa, soinudun dokumentu, dokumentu grafiko edo bideografikoren bat egonez gero, aktibitatearen aurkezpen fitxan egongo da lotura, eta fitxatik bertatik ikusi edota jaitsi ahal izango dituzu.
Argitaratutako dokumentu guztiak dauden hizkuntzetan erakusten dira. Baliteke estatuko edo nazioarteko erakundeekin elkarlanean egindako argitalpenak hizkuntza bakarrean egotea.
Bilatzailean idazteko eremua ezkerreko menuan dago. Hitz bat sartzean biltegi osoko dokumentu guztien izenburu eta edukietan egiten du bilaketa.
Emaitza eskura dauden sarrerekin bat etorriz gero, dagozkion dokumentuak bistaratuko dira, garrantziaren arabera ordenatuta. Ordenatzea izenburu bidez edo egite-dataz ere aukera daiteke eskuin aldeko goiko ertzean. Gainera, atera diren dokumentu guztien artean aukera egiteko filtroak agertuko dira ezker aldean (hizkuntza, gaia, generoa, aldizkari zenbakia…).
Bilaketa aurreratua egin nahi izanez gero, bilaketa arruntaren emaitzetatik abiatuta egitea dago. Emaitzen goiko aldean orain aukera ditzakezu bilatu nahi dituzun atal espezifikoagoak (izenburua, egilea, gaia, identifikatzailea, aldizkari zenbakia…) eta gaitera bilaketa hainbat atalez osatu dezakezu.
Gogoratu bilatzaileak onartzen dituela bilaketarako karaktere bereziak bertsio aurreratuan.
Biltegia Islandora plataformaren gainean dago eraikia, lizentzia librean garatutako modulo multzo bat, edukien kudeaketarako diren Drupal eta DAM (digital asset Management) Fedora Commons oinarri hartuta.
Artelekuko biltegiaren bihotza Fedora Commons-en barruan dago antolatua. Horrek, metadatuen konposizioan eta objektuen loturetan efizientzia maila altua eskaintzeaz gain, OAI-PMH protokoloekin estandarizatutako nazioarteko beste edozein biltegitara lotu eta esportatzea ahalbidetzen du.