2012ko otsailean Dear Esther argitaratu zen. 2007an source mod eran jarri zuten esperimentu bezala lehen pertsonan gertatzen den istorio bati buruzko bideo jokoa da hau. Hala ere, askotan eztabaidatu da joko bat den ala ez. Artikulu honetan aurkako argudioak aztertzen dira, eta denek huts egiten dutela ondorioztatzen da gero, Dear Esther eta azken urteetako bideo joko nagusiak konparatzen direnean. Izan ere, jokoen eta joko ez direnen arteko ohiko dialektika teorikoa erredundantea da; ondorioz, Dear Esther ohiko joko diseinuaren aurrerabide logikotzat hartu behar da. Azken hamarkadan bideojokoen arloa noraino iritsi den ikusteko ere balio dezake.