ARTELEKU

Zehar / Juegos serios mal: Discurso procedural y política de creación en torno al juego - Zehar

Juegos serios mal: Discurso procedural y política de creación en torno al juego - Zehar

Bideo jokoa, jolasaren adierazpen garaikidea den hori −beharbada, denetan deigarriena−, murgilduta dagoen testuinguru soziokulturalaren gaitzak jasaten ari da. Bestelako gaitzen artean, gehiegizko arrazionalizazio prozesua pairatzen du. Analisi sistemikoen markoak −eta, prozedurazko entitate den heinean, dituen forma ezaugarrienak− jokoari ematen dion handitasunaren babespean, hainbat jolas mota serio sortzen ikusi dugu. Jolasok hainbat kontzeptu ludikorekin −absurdoarekin, esaterako− aurrez aurre talka egiten dute. Horren haritik, eta joko diseinatzaileak horrelako diskurtsoetan hartzen duen jarrera pribilegiatuaren ondorioz, hauxe iradoki nahi dugu: aztertu beharko litzateke joko batzuen ekoizpenak −testuinguru artistiko eta kulturaletakoak− oso demokratikoak ez diren sorkuntza ereduak, beheranzkoak eta moderno-berantiarrak, betikotzen dituzten praktikak izan daitezkeela, nahiz eta aurkeztu, batzuetan, hegemoniaren aurkako jarreren itxurarekin eta, besteetan, proposamen politiko edo sozialen modura.