ARTELEKU

Zehar / Game dynamics and storytelling - Zehar

Game dynamics and storytelling - Zehar

(...) Zein da munduko egoera tragikoenekin (gerrak, sarraskiak, giza eskubideen urraketak, probrezia, immigrazioa...) lotutako gaietan jokoak eta joko dinamikak erabiltzeak izan dezakeen dimentsio etikoa? (...) (...) Galdera hori erantzuteko aintzat hartu behar dugu jokatzea ez dela jarduera «arina» beti. Jokoak oso serioak izan daitezke (joko serioek industria oso bat sortu dute, gainera). Jokatzea ez da beti entretenimendu arin eta arduragabea. (...) Jokoetan jokatzeko gaitasunak gizakiak animalietatik bereizten gaitu, jokoak errealitatea kontrolatzeko eta berregokitzeko eskaera sinbolikoa direlako. (...) Joko dinamikak orain arintsaun, enpatia, partaidetza-narrazio, gertutasun, esperientzia, diseinu eta bestelako kontzeptuetatik hurbilago daude. Munduak beldurra dio asperzeari. Zerbait erabat partekatzeko erakargarria izan behar du. (...) Jende askorentzat fikziozko errealitateak dibertigarriagoak dira, arazoz eta gatazkaz betetako beren eguneroko bizitza etsigarria baino. (...) Horrenbestez, transmedia istorio baten idazle taldearentzat oso tentagarria da fikzioa errealitate gisa irudikatzea, fikzioa egia bezala irudikatzea. (...) Baina alor honetan badira kontuan hartu beharreko zenbait muga