ARTELEKU

Zehar / PlayLab2. Ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz - Zehar

PlayLab2. Ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz - Zehar

2011ko azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Donostian PlayLab2 laborategia egin zen. Arteleku-Tabakalerak antolatutako Jolasean jardunaldien barruan kokatu zen eta Flavio Escribanok (Arsgames) koordinatu zuen. Laborategiaren helburua, finantza krisian sakontzeko asmoz jolas/bideo joko bat sortzea izan zen, eta ahal zen neurrian, laborategi horren ondorioetatik irtenbideak proposatzea. Saiakera honetan sistema konplexuak ulertzen laguntzen duten simulazioak sortzeko jolasek eta bideo jokoek duten gaitasunaren eta krisiarekin harremana duten datuen irudikatze ekimenen errepaso bat egin dugu. PlayLab2an zehar bi kontzeptuok (finantza krisiaren irudikapenak eta bideo jokoen limurtze gaitasunak) uztartuz, partaideei krisiari eta bere ondorioei aurre egiten lagunduko zien jolas bat sortzeko helburua bete egin zen. Horretarako biktima edo kaltetu soil izateari utzi eta nortasun berria hartu zuen bakoitzak, izaera aktibo bat ondorio horiei aurre egiteko nahikoa baliabiderekin.