1993ko irailaren 16an, Artelekuko Erakusketa Aretoan "Iluminaciones profanas/Profanoen argitasunak" erakusketa ireki zen. Egun bat beranduago, (Francisco Jarautak zuzendu zuen II Joera analisien nazioarteko mintegiaren baitan) Jean-François Lyotardek eman zuen hitzaldiaren ondoren sortu zen eztabaidan, Paolo Deganellok artisten belaunaldi berrietaz hitzegin zuen. Jose Luis Brea kritikoa bertan zegoen eta zenbait puntutan kontra egin zion Deganellok esandakoari. Eztabaida bizigarri hark jarraipena izan du, zenbait gutunen bidez, eta gutun trukaketa hori jaso da artikulu honetan.