Kultura itzulpen ariketek batak besteari jarraitzen diote, bai egunerokotasunean eta baita hurrengo orrialdeetan ere. Itzulpenek kode eta objektuen artean erlazio posibleak irudikatzen dizkigute, mekanikotasunetik haratagoko harreman bide berriak eraikitzearekin batera. Itzulpenarena ariketa errepikakorra izan arren, eta ariketa errepikakorra delako da berria hauetatik ondorioztatzen den informazioa.