Zer ikusi dut, zer irakurri dut, zer esan didate artxibo ofizialaren eta erakusketaren eta ekintza kulturalaren bidegurutzean, ekitaldi kulturalen, eboluzio teknologikoen lekukoak, "ikustea, entzutea eta abar da lekuko izatea, baina lekukotasuna ematea, hitz egitea da beti, diskurtso bat izatea, bere gain hartzea, sinatzea. Diskurtsorik gabe ezin lekukotasunik eman". Hemen idazki eran bilduriko diskurtsoak, garai batean, politika batean kokaturik daude, eta horretaz jakitun dira, jadanik iraganean orainaren aztarna diren ber.