ARTELEKU

Zehar / Zehar - Etxe-erradikalak

Zehar - Etxe-erradikalak

Etxearen proiektua garatzeko orduan, praktikatik eta teoriatik sortzen diren planteamendu eta prozesu ugari erabil ditzakegu gogoan. Aukera ditzakegun bide horietan, eragina izango dute eragile geografikoek, gizarte egiturek edo mugikortasun arazoek, eta kasu batzuetan, banako nahiz taldeko larrialdi egoerek. Eragile multzo horrek, jarrera irmoekin batera, orain arte ohikoak izan ez ziren bideak erakuts diezazkiguke: gune zaharkituak eskuratzea, ez ordea erostea, autoeraikitzea edo berriro erabiltzea. Baina etxeizaeraren interpretazioetan ere bere eragina du eragile ekonomikoak, estuasun egoeretan jarrera erradikalak eragin baititzake. Hemen ere horiek ezagutu nahi ditugu.