Garai gutxik jasan ditu gureak izandakoak bezain aldaketa sakon eta bizkorrak. Oraintsu arte historiaz pentsatzerakoan eta munduaren ordena irudikatzerakoan bururatu ohi zitzaigun mapak leher eztanda egin du, mugak hedatu dira eta estrategia berriak gailendu. Honakoan bildutako materialetan mende bukaerako Arte eta Kulturari dagozkien alderdi osagarri batzuk ikusiko ditugu. Material horiek Artelekuk gure garaiko joerak aztertzeko 1992ko irailean hasi zuen lehen mintegiaren emaitzak dira. (Francisco Jarauta)