Egitaraua / maiatzaren 15a ostirala:
19:00 SOINUMAPA.NET webgunearen bertsio berriaren
aurkezpena Xabier Erkizia eta Xavier Balderas-en eskutik
20:00 Kontzertua: Miguel A. Garcia
---
Zer da soinumapa?
SOINU MAPA elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure
inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu
eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako
hainbat soinu grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari
buruz informazioa ematen dituztenak. Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa
baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak
gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.
Beraien elkartruke erabilpena arautzeko, ekarpen guztiak Creative Commons lizentziapean
daude.
Bertsio honen berritasunak
SOINUMAPA.NET Euskal Herriko Soinu Mapak 2005ean martxan jarri zenez geroztik
izan duen hirugarren eguneraketa da oraingoa, orain arteko garrantzitsuena; webgunearen
goitik beherako berrantolaketa eta berrikuntza nabarmenekin.
Itxura eta diseinu berria aurkezteaz gain, erabiltzailen parte hartzea erraztuko du bertsio
berriak, euren grabaketak zuzenean webgunetik zintzilikatzeko aukera emanez;
igo duten soinua segundu gutxiren buruan mapan ikusi ahal izango dutelarik.
Soinuak kontsultatu nahi dituenak ere sistema erosoago bat topatuko du. Azken grabaketak
zein diren ikusteko aukerak eta RSS jarioaren erabilerak eguneraketak modu
errazean jarraitzea ahalbidetuko du, eta kategoria eta tag bidez egin den soinuen
sailkapenak hauen bilaketan lagunduko du.
Azken finean, berrikuntza guzti hauek SOINUMAPAren funtzionamendua eta parte
hartzea erraztu eta uztartuko dute.
Copyright © Arteleku