Diktadura frankistako arte praktika kontzeptual eta
esperimentalen aurretiazko azterketatik abiatuta,
gogoetak planteatzea eta egungo proiektuak garatzea
dira tailer honen helburuak.
Demokraziek eredugarri moduan aurkeztu ohi diren
kontzeptuak planteatzen dituzte, baina ez dute
kontzeptu horien adibideak emateko ohiturarik, joera
izaten da areago haien ideien jarduera sinplea esan
geniezaiokeenetik gelditu gabe igarotzea. Bestela
esanda, demokrazietan gauza gutxi dira demokratikoak.
Arte demokratikoak, halako izendapena erabili baldin
badaiteke, egunero ikusten dugun bezala, ez du
desberdintasun handirik arte diktatorialarekin, artearen
funts adostuan errotuagoa bera. Sormena adibideez
adieraziko balitz, edozein ekintza izango litzateke
arduratsua...; eta ikusten dugu ez dela halakorik
gertatzen. Abian jartzen dugun jardueraren helburua ideia
kreatiboen babesa duten adibideak eskaintzea da, jada
erabakitako ideiak aurkeztea baino gehiago.
Isidoro Valcárcel-Medina
Copyright © Arteleku