Mugatxoan arte proiektu bat da, 1998z geroztik jardunean ari den
Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua. Euskarazko izenburuak
berretsi egiten du gure proiektua espazio itxi bilakatzeko bokaziorik ez duen
lurralde kontzeptual batean kokatzeko borondatea, horri esker sormen
jardueretako aldaketak barneratu, beste baliabide batzuk asmatu edo ezusteko
narrazioak proposatu ahal izango baitugu.
Mugatxoan tarteko espazio ideiatik abiatuta eratzen da, tarteko espazioa
kodeen zirkulaziorako lekua den aldetik, eragiten dizkioten mugimendu eta
lekualdatze etengabeek birdefinitua.
Igarotze moduan planteatzen da, leku batetik beste batera joatearen
ekintzan, eta hori gertatzen den igarotze leku zein denbora moduan ere;
horregatik iristen du bere esanahi osoa gertatzen den hiru hiriburuetatik
igarotzean.
Hasiera-hasieratik Artelekuk (Donostia) babestu izan du proiektu hau,
eta bai ekoizle bai Mugatxoan garatzen den lekua izan da. Protesta kultur
proiektuak esperimentazio-leku berezietan garatzea ahalbidetuko zituen
harremanak sortzeko premiak ekarri zuen 2001ean Fundaçao de Serralves
(Porto) delakoarekin elkarlanean jardun izana. 2008an laugarren ekoizlekide
elkartua gaineratu zen, Xixoneko Laboral.
Mugatxoanen garapenaren funtsezko parte bat zuzenean lotuta dago
tailerretan parte hartu duten artista gazteei, beren premiak azalduta gidatu
egin baikaituzte proiektua estrukturalki aldatzeko orduan.
Horrek ekarri zuen 2001ean eraldatze-etenaldi bat, gogoeta eta
aldaketa estrukturaleko egoera bat eta lehenbiziko koprodukzioak.
2007an, ekoitzitako zenbait artistari deialdia egin genien Mugatxoan zer
izan zen eta etorkizunean izan zitekeenaren inguruan gogoeta egin zezaten, eta
zehatz-mehatz aztertu genituen proiektuaren alderdiak, definitzen dutenak,
beharrezkoak direnak eta baztertu egin behar zirenak. Bilera haietatik
Miaketak izeneko lan-talde bat sortu zen, 2008ko emanaldiez geroztik gurekin
egon dena.
Gaur egun artxibo lana egiten ari gara, irudiak biltzen eta 1999z
geroztik gure ibilbidearen parte diren artistak elkarrizketatzen, web orri
berrian eta MUGATXOAN HAMAR dokumentalean sartuko direnak..
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Copyright © Arteleku