ARTELEKU

Publicaciones / Non, nondik, alde, aurka. Arteari buruzko euskal kronikak mendearen hasieran. Gabriel Villota Toyos

Non, nondik, alde, aurka. Arteari buruzko euskal kronikak mendearen hasieran. Gabriel Villota Toyos

Hemen aurkezten diren iritzi-zutabe eta testu bildumak ausardiaz aurre egiten dio jorratzen duen aldi historikoarekiko harreman konplexu eta kontraesankor bati. Ez da, ez du izan nahi, inongo kronika historikoa, eta haatik, gure iragan hurbileneko arte eta kultura alorrean egindako dastatze moduan har liteke. Ez du halako berrikuspen bat egin nahi, garai eta lurralde jakin bat bakartzean oinarritua, baina oso argitu dezake gure inguruan oraindik orain gauzatutako arte praktiketako batzuk formulatzen aritu diren testuingurua. Liburu hau osatzen duten testu gehienak Gabriel Villota Toyosek argitaratu zituen Gara egunkariaren Mugalari kultur gehigarrian 2000 eta 2004 bitartean, eta garai hartako arte panoramaren airetiko ikuspegi bat osatzen dute. Baina airezko kualitate hori ez du markatzen distantziak edo ikuspuntuak, baizik eta gehiago gogoeta haiek arte munduaren eta zirkunstantzia sozial, kultural eta politikoaren artean zirkulatzen duen airea sumatu eta deskribatzeko izan duten gaitasunak. (Arturo/fito Rodríguez Bornaetxea)