Erakusketa katalogoa. Historian zehar, norberaren erabilpen artistikoa subjektu aktibo eta iragazki subjektibo gisa, normal samarra izan da. Ez da hain ohizkoa ordea azken garai hauetan autorearen gorputz propioarekin egiten den erabilera. Ez da soilik norbera gauzak ulertzeko leku gisa erabiltzea, beraren irudia azalduz presentzia nabarmentzeko leku gisa erabiltzea baizik, artista eta kanpokoaren arteko muga eta xedea den zerbait alegia. (Xabier Saenz de Gorbea) 1992ko Martxoaren 12tik Apirilaren 3ra