ARTELEKU

Publicaciones / Isilak

Isilak

Ixilak: hauxe da Santi Erasok erakusketa kolektibo honi jarritako izen laburra. Premiazko deritzot ixiltasuna, ertza (margena), ingurua, gogoeta, bakardadea aldarrikatzeari -aspaldidanik nabil Bakardadeak izeneko erakusketa antolatu nahian, eta bestalde amaitu berria da Madrilgo Arte Ederretako Zirkuloan Artearen (hamalau) Bakarlariak izenaren inguruan antolaturako ikastaroa. Izan ere, ixiltasuna premiazkoa zaigu kritiko, komisari eta museoko zuzendari gehienek margolan sendo eta sakonak baino jendetzaren gustoa, garaian garaikoa eta moda indar handiagoz bultzatu nahi dituzten sasoi hauetan (Horren adibidea: Veneziako Biurteko Erakusketan Giardiniren pabilioiek erakusten dute konformismo abangoardista handia eta berrikuntza eza izugarria; horien parean, berriz, irudi gehiegi erabiltzen badu ere, Jean Clair-en diskurtsoa Identitatea eta alteritatea izeneko erakusketan desadostasun onuragarriaren eta, batez ere, eztabaidarako gonbitearen adierazgarria da). (Uztailak 1995)