Hydrophonia bereziki urpeko soinuzko paisaiari eskainitako soinu-arte jaialdia da. Gure belarriei
guztiz ezezaguna suertatu arren, gure entzumenari oso liluragarria zaion soinuen unibertsoa da
urpekoa. Urazpian sortzen den bizitzak gordetzen dituen errealitateei, horien artean soinuzkoei
buruz dugun ezjakintasunak erakusten digu gure natur ingurunearekin dugun erlazio bitxia.
Honen adibide gisa, askotan, soinu arteko lan askoren protagonista diren zenbait animalia eta
inguruen soinuak entzunezko postalak edo belarrietarako zine gisa izendatuak dira, beti ikusmenari
erreferentzia zuzena eginez. Horrek entzunekoak ikusmenekoarekin duen menpekotasuna
indartu besterik ez du egiten. Zentzu honetan, ironikoki soinu landa-grabazioek entzuleak ikusten
duenan fi nkatuta jarraitzen dute, entzuten duenan baina gehiago.
Sei egunetan zehar, zenbait artistek, zientzialari eta ingeniarien laguntzarekin, gure esperientziei
guztiz ezezagunak zaizkien errealitateak erakutsiko dituzte: urpeko entzute-saioak, urpeko
soinuak, urpeko landare eta eta animalien ahotsak. Gure belarrientzako arrotzak izan arren,
garrantzitsuak diren errealiteateak.
Copyright © Arteleku