ARTELEKU

Publicaciones / Zure begietarako bakarrik; feminismo faktorea arte bisualak direla eta

Zure begietarako bakarrik; feminismo faktorea arte bisualak direla eta

1997ko uztailean zehar Artelekun antolatu zen "Zure begietarako bakarrik, faktore feminista arte bisualei dagokienez" izeneko nazioarteko mintegi-tailerra, ERREAKZIOA-REACCION kolektiboak koordinatuta. Argitalpen honetan testu teorikoak eta topaketa hartan parte hartu zutenen kolaborazioak jasotzen dira han gertatutakoari jarraipena eman nahian. Erreakzioa proiektua 1995eko martxoan sortu zen arte bisualen errepresentazioari buruzko azterketa ikuspegi feminista batetik egiteko helburuarekin. Horretarako fanzine formak, mintegiak, erakusketak, bideoak eta bestelako erakuskariak erabili dituzten lanak egiten aritu gara eta, halaber, ezagutzera eman ditugu antolakuntza esperientzia berriak edo nahiz interes handikoak izan, zabalpen urria izan duten artisten proposamenak.