ARTELEKU

Publicaciones / Subjetiles. Tres escenarios / Hiru agerleku / Tres escenaris

Subjetiles. Tres escenarios / Hiru agerleku / Tres escenaris

Subjetiles erakusketa bidea urratuz joan da etengabe eta non ibili den modu batera edo bestera egokitu eta moldatu da artista bakoitzaren sormen prozesua deskubrituz. Madrilen Arte Ederretako Zirkuluan ekin zion bideari 1997ko apirilean, urrian Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen eta bukatzeko Katalunia aldera abiatu zen, Bartzelonako Santa Monica Arte Zentrora, hain zuzen, 1998ko otsailean eta martxoan bertan egon baita ikusgai. Erakusketa honen izpiritu ibiltaria azken muturreraino eramanez, eskuartean duzuen argitalpen hau bidaia bukatu aurreko azken geltokia da, itsasontzietan eguneroko gorabeherekin idatzi ohi diren liburu horien tankerakoa, nolabait esateko. Subjetiles erakusketak gaur egungo sormen lanak bere-bereak dituen esperimentazioa eta arriskua izan ditu ardatz nagusi eta liburu honetan erakusketaren inguruan sortutako bateko zein besteko hausnarketak bildu ditugu.