Izenburuak berak dion bezala, lantegi honen proposamena bideolanetan audioa lantzeak duen garrantziaren
inguruan hausnartzeko beharraren ondorio da. Askotan, enkuadre edo argi egokia zaintzen diren bezala,
azpiko zarata batek sekuentzia oso bat hondatu dezakela ahantzi egiten dugu.
Hain zuzen, tailer honek errodai eta toma bakoitzak behar duen soinua behar bezala lortzeko jakintza
jasotzea du helburu: gorputza duen off ahots bat, soinu efektu naturalak, soinu artistikoago edo
esperimentalagoak sortzeko moduak...
Nagusiki ikuspegi artistiko eta sortzaile batetik abiatuta, tailerrak, soinua jasotzeko, soinu bandak (musika,
soinu efektuen diseinua) osatzeko edo soinu eta irudiak sinkronizatzeko nahiz nahasteko garaian, kontutan
hartu beharreko prozedura, irizpide eta teknikak azaltzea du xede. Hortarako parte hartzaileen lan taldeak
proposatu zenbait proiektu hartuko dira oinarritzat, tailerraren bukaeran emaitzaren bat erakusteko
helburuarekin. Horrez gain 5.1 soinu arkitekturari ere arreta eskainiko zaio tailerrean, grabaketa prozesutik
hasi eta ondotik egin beharreko tratamendua bitarteko pausuak azalduz.
Lantegia ikusentzunezko gutxieneko jakintza duten erabiltzaileei zuzendurik dago, bereziki bideogintzara
zuzenduriko audioaren funtsetan sakondu nahi duten sortzaileei.
Alberto Castrok zuzeneko, estudioko, zinema nahiz bideoko soinu teknikari lanean ibilbide luzea osatu du,
Berriki jatorrizko soinua oso osorik berreraiki behar izan duen dokumentari baten post-produkzio lanean aritu
da.
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku