Hondoko Itsasoa tailerrean itsaslasterrak abiapuntu dituen mugimendu ziklikoan oinarrituriko lana garatuko da. Xabier Erkiziak aldez aurretik diseinaturiko hots bandak moldaturiko oinarri edo formatuari lotuko zaio animazioa. Online eta denbora errealean lan egingo da, halako eran non parte hartzaileek gainerako taldeen materialean zuzen esku hartzeko aukera izango duten. «Hilotz aparta» joko surrealistaren tradizioari jarraiki, animazio zikloen arteko interakzioak sortuko dituen ikus asoziazioen arabera taxuturiko narrazioa izango da tailerraren emaitza. Tailerraren azken egunean, astean zehar garatutako lanaren aurkezpenaren proiekzioa egingo da.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku