ARTELEKU

Publicaciones / Topaketak - Rencontres - Encuentros

Topaketak - Rencontres - Encuentros

Erakusketa katalogoa. Arteleku-Bordele-Salamanca topaketak Artearen irakaskuntza Europan gero eta geografia eta kultura nortasunen topaketa eta alderaketa gehiago ari da egiten, eskola trukaketa modu desberdinak erabiliz horretarako. Norberaren sorterritik kanpo esperientziak izateko gogoak gaur egun beste dimentsio zabalago bat ematen dio arte ikasleari, lehengo belaunaldietakoek izan ez zuten dimentsioa, noski. Gizarteko komunikabideek hautsi dute jadanik isolamendu babestaile zahar hura, eta paisaia berri horren aurrean Europako Arte Eskola eta Fakultateek gogoeta egin beharra dute ea zein den zentzu berria. Artearen irakaskuntzan lan egitea, hark gizartean duen ahalmena eta eragina biderkatzeko modu bat da ezbairik gabe eta kulturaren eremuari funts ematekoa ere bai. Esperientzia honekin Bordelek, Donostiak eta Salamancak «bestea»ren lekuekin bete nahi dituzte beren espazio propioak, esperimetu gisako ariketa horretan «disziplinazko zalantzek» bide eman diezaioten «disziplinarteko aukera» berri bati. 1992/12/18-1993/01/29.