Arte sorkuntzarako 1992-1993ko bekak. Orain dela bi urte erabili genuen lehen aldiz UZTARO hitza, 1987-90 denborako bekadunek egin zituzten lanak erakusketa batean bildu genituenean. Orain hitz berarekin eta orduko esperientziarekin berriro ere talde baten erakusketa bat aurkeztu nahi dugu, arte sorkuntzako 1992-1993an beka izan duten lau artegile gazteren lanena, hain zuzen. Orain ere idea nagusia artegile horien lana zabaltzea da eta, aldi berean, erakustea jendeari zein diren artearen egungo bideak. Erakusketa Artelekun egingo da aurten ere, obrak han egin direlako batetik, eta bestetik Arte Garaikidearen garapen leku delako. Diputazio honek Arte Plastikoei ematen dien laguntzaren erakusgarri bat gehiago izan nahi du erakusketak, nahiz orientazio teorikoaren ikuspegitik beka, laguntza, mintegi eta horrelakoen bidez, nahiz praktikotik obrak eszenan jarriz eta sortutako obrak agerreraziz. 1993/Uztaila- Abuztua.