ARTELEKU

Publicaciones / Uztaro 95. Aranburu, Carcedo, Muniategiandikoetxea, San Martín, Soberón. Arte sorkuntzarako 1994-1995ko bekak

Uztaro 95. Aranburu, Carcedo, Muniategiandikoetxea, San Martín, Soberón. Arte sorkuntzarako 1994-1995ko bekak

Ikerketa aukerak emateko eta sorkuntza bultzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtero zenbait beka ematen ditu artearen munduan puntakoak diren eta proiektu interesgarriak dauzkaten artisten alde. Artistek etorkizuneko ateak zabalik eduki ditzaten eta beren irudimena lantzeko, ezagutzak aberasteko eta eboluzionatzeko aukerak izan ditzaten, dirulaguntzak ematen zaizkie erakusketa proiektu zehatzei, sustapen eta zabalkunde lanei, luzagarriak diren espezializazioko ikerketei eta bideografia, argazkigintza eta arte plastikoen alorreko sorkuntza lanei. Beken epea amaitzen denean, onuradunak beharturik daude txosten bisual baten bidez bekari zer onura atera dioten argitzera eta beren obraren zati bat "Uztaro" mostran erakustera; izan ere, "Artelekun" urtero egiten den mostra kolektiboa da. "Uztaro" eta bere helburua da proiektuak ezagutzera ematea eta egindako lanak publikoaren aurrean jarriko direla ziurtatzea. 1995eko abenduak 15 - 1996ko urtarrilak 12