Tailer teoriko-praktikoa. Hautatutako ikus-entzunezko hiru sortzaile, Kathryn Fergusonek lagunduta, bideo sorkuntzako proiektu pertsonalak egingo dituzte, gonbidatutako diseinugilearen lanekin jardungo dutenak. Honekin batera, Fashion Filmaren praktikak gizarte komunikazio bitartekoekin eta interaktibotasunarekin duen elkarketak eskaintzen dituen baliabideak aztertuko dira.
Hautatutako ikus-entzunezko sortzaileak: Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda.
Diseinugile gonbidatua: Ixone Elzo.
BIDEO-SORKUNTZA & MODA jarduerak Arte eta sorkuntza-praktika garaikideei buruz antolatzen den MID_E erakusketaren hamargarren edizioko MID_E Studio’ 012 egitarauan kokatzen dira. Inmaculada Urreak Artelekun uztailan emandako “Marka identitatea eta sare komunikazioa artista eta sortzaileentzat” delako tailerrak hasiera eman zion egitarau honi. Colectivo YOXek sorkuntzaren arlo desberdinetan sakontzeko eta arlo horietako ekoizpenak bultzatzeko antolatzen dituen hausnarketa-laborategiko programen ibilbideari jarraipena ematen dio. BIDEO-SORKUNTZA & MODA, sorkuntza artistikoa eta moda lotzen dituzten praktiken inguruko tailer, hitzaldi eta ikastaro-magistralen ildoan kokatzen da bereziki.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku