Taller teorikoa eta praktikoa. Arte eta sorkuntza-praktika garaikideei buruz antolatzen den MID_E
nazioarteko erakusketaren hamargarren edizioko MID_E Studio 012 programaren osagaietako bat
da.
Komunikazio digitalari esker, artistek eta sortzaileek beren lana erakutsi eta besteen eskura jar
dezakete; hartara, komunikazio digitalak galerien eta museoen ohiko zeregina osatzen du.
Komunikazio digitalak artearen zabalkunderako kanalak ireki ditu, eta baita ekoizpeneko eta
publikoaren eta obraren arteko harremanetako eredu berriak ere: sorkuntzako, komunikazioko eta
merkataritzako bide berriak, malgutasunean, berehalakotasunean eta elkarreraginean oinarrituak.
Berezko gaitasun horiei eta horien zabalkunde geldiezinari esker, bitarteko oso baliagarria da sare
digitala, baina norabiderik gabekoa izan daiteke baita ere, non eta ez diren haren kode eta tresna
nagusiak ezagutzen.
Marka identitatean eta eduki digitaletan aditu Inmaculada Urreak gidatuta, tailer honetan bi gai
nagusi landuko dira, hau da, marka identitatea eta sare sozialak, eta gako garrantzitsuak emango
dira jakiteko nola lortu sareko komunikazio eraginkor bat, era askotako arte eta sorkuntza
proiektutan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, moda, arte eszenikoak) aplikatzeko modukoa.
INMACULADA URREA
Historia Garaikideko lizentziatua eta Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen diplomaduna,
Bartzelonako Unibertsitatean. Sofoco Media aholkularitza etxeko kide fundatzailea eta marka
identitatearen aholkularia. Aholkularitza etxe horretako bezeroetako batzuk dira Iinditex, Puig,
Chupa-Chups, Miriam Ponsa, Boris Bidjan Saberi eta Teresa Helbig. Pompeu Fabra unibertsitatean,
graduatu ondoko hauen zuzendari-kidea da: Marka Identitatearen Kudeaketa 3.0, Moda
Komunikazioa eta Kazetaritza 3.0 eta Moda Enpresak Sortu eta Kudeatzea. Marka Identitateko eta
Modaren Historia eta Komunikazioko irakaslea, eta Publizitateko irakasle elkartua, Pompeu Fabra
unibertsitatean. Marka identitateari buruzko doktorego-tesia egiten ari da Pompeu Fabra
unibertsitateko Komunikazio Departamentuan.
Tailer honen bidez jarraipena emango zaio Colectivo YOX-ek 2003ko urtean hasi zuen arte
gaietako hezkuntza programen ibilbideari www.colectivoyox.com. Jarraipen honetan, sorkuntza
garaikidea - komunikazio digitala kontzeptu orokorra abiapuntutzat hartuta, saio batzuk eskainiko
zaizkie binomio horrekin lotura duten profesionalei, beren ikuspuntuak adostu ditzaten eta binomio
horrek gaur egungo artean duen eragin geldiezinari buruz gehiago jakin eta eztabaida dezaten.
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku