Tresnak:: Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio
batzuen bitartez, ondoren sorkuntza hori artearen eta sormenaren alorrean aplikatzeko
helburuarekin. Jardunaldi hauetan, softwarearen eta hardwarearen hainbat tresnei buruzko sarrera
laburrak egingo dira. Jardunaldi honetan objektu modularren – diseinu parametrikoaren bidez
garatuak - sormenean barneratuko gara.
Arkitekturaren eta diseinuaren eremuetan, sistema bat ezaugarritzen duten eraikuntzak eta
egituraketak deskribatzen eta kuantifikatzen dituzte parametroek.
Baina diseinu parametrikoa kontzeptuarekin ulertu daiteke, baita ere, prozesuen deskripzio
logikoak eranstea objektu, sistema eta egituren kontzeptualizazio eta fabrikazioari. Formaren
galdera sortzailea prozesura eramatea, eta prozesuaren egituratze-elementuak lantzea: arauak,
harremanak eta denbora, besteak beste.
Ikuspegi horrekin jokatuz gero, diseinuak halako gaitasuna ematen die objektu fisikoei, non
kodearen eta informazioren edukitzaile izan daitezkeen eta, ezustean, ezaugarri gainerakorrak,
erlaziozkoak eta sistemikoak har ditzaketen.
Zentzu horretan, kodearekin egindako sorkuntza lanetik abiatuta sortutako formak eta sistemak
aurkeztuko zaizkie tailer honetan artista, diseinatzaile eta arkitektoei. Hau dela eta, ariketa bezela
proposatzen da objektuen sormena eta inprimatzea – diseinu parametrikoaren paradigmaren bidez
garatuak – sistema modular batean konfiguratu daitezkeena.
Parametroen bidez formen aldaketaren ikerketa bideratzeko Processing progama lenguaia
erabiliko dugu. Ondoren, koste gutxiko reprap inprimagailuaetan inprimituko dira. Ez da
beharrezkoa Processing ezagutzea, baino bai komenigarria.
Tailer honek artista – eskultoreak bereziki -, programatzaile, sortzaile, ingeniari eta fabrikazio
digitalaren Ashley eskainia dago.
Pello Mitxelenak Arte Ederretako lizentziatura eskuratu zuen eskultura espezialitatean EHUko
Arte Ederretako Fakultatean. Orain, bertako irakasle da eta Arte Graduko ikasgaiak ematen ditu eta
Sorkuntza eta Diseinu Graduko proiektuen arduraduna da. Urtetan, artearen irakaskuntzari buruzko
eztabaida talde batean parte hartu du, non, eskulturatik abiatuta, hainbat gai aztertu nahi ziren, hala
nola, irudikapena eta alderdi teknikoa, sinbolizazioa eta forma edo diskurtsoa eta irudia.
Abelardo Gil-Fournier fisikaria da eta artista eta irakasle gisa lan egiten du programazio
sortzailearen eta ekoizpen kolektiboaren esparruan. Teknologia libreen zabalkundean eta fabrikazio
digital irekian jarduten den ultra-lab.net enpresako bazkide sortzailea da.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku