Arte ekoizpen feministak ezagutza prozesua moduan ulertzen diren heinean interesatzen zaizkigu. Honako ezagutza prozesu hauetan murgiltzeko ariketa, artista ezberdinen lanen azterketarekin eta hauek batera jartzearekin aurrera eramango da.
Arte feministaren izendapenak, bere praktikak, garai eta testuinguru konkretu bati erantzuten dio eta feminismoetatik lan egiten duten artista guztiak ez dira honako izendapenarekin identifikatzen. Egun, arte ekoizpen feministan, feminismoen lan tresna ezberdinak barneratzen dira: bai aldarrikapen queer, trans eta feministak, bai teoria kritiko queer eta feministak, bai arte feminitak eskainitako bisualitate berritzaileak. Honako tresna hauek artista ezberdinen prozesu lanetan nola barneratzen eta islatzen diren aztertuko dugu. Izan ere ezagutza berritzaileak eta ez legitimatuak posible egiten dituzten tresna feministak identifikatzea garrantzitsua da, hauek gure errealitatearen egiturak moldatzen lagunduko digutelako.
Jardunaldi hauen beste helburu nagusia belaunaldi ezberdinen arteko zein belaunaldi bereko artistaten arteko erlazioak arte koizpen feministaren bitartez aztertzean datza.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku