Iparra ez da haizearen jatorria, txoriak datozen lekua baizik.
Artelekuren kokaleku berria erdigune hartuta, mapa zabaltzea proposatzen dugu eta egunero ibilbide desberdinak esploratzea, 225 metro zabalerako eremuan; toki bakoitza esperimentatuaz; pasatzen den jendearen bizitzeko moduak jasoaz, ordu desberdinetan entzuten den soinu bandari adi. Egunerokotasunean ikusten dena eta ezkutuko iruditegian dagoena elkartzen doazen bezala, lekuaren eta inguruaren kartografia animatu bat sortzea da helburua, zatikatua eta korala den animazio pieza.
Jolastu dezagun puntu bakoitza nola okupatua dagoen imajinatzera, topo egiten duten begiradak, zapaldutako harriak, izkinatan galdutako ahotsak. Animazioaren bitartez momentuak izoztea da, “flota urperatzera” jolasteko dugun modua. Mapa behin betiko tolestu aurretik, Menchu Gutiérrezek ahots ziurrez trazatutako ideietatik habiatuta jarraituko dugu sortzen dimentsio apalago batean. Idazleak mapa gainean oinarrizko puntuak ezarri zituen; pentsatzeko bizilekuak, itsasoa eta mendi sakratua.
Trilogia bateko azkenekoa da animazio tailerra. Kieslowskik Gorria filmatzen duenean bezala, Urdina eta Zuria filmak sortu eta gero. Hiru pelikulak habitatu, baina elkarrentzat ezezagunak diren pertsonaia enigmatikoak, patuak itsas istripu batean elkartzen ditu. Mantetan bilduta, hileak nahastuta eta galdu aurpegiekin. Eszena, albistegietan ikusten dugu, Jean- Louis Trintignant hunkituaren egongelan, Hanekeren Amor filmeko protagonista. Jubilatutako epailearen rola jokatzen du, munduarekin haserre bizi da, baina bestetik, demiurgo ahalguztiduna da, bere txabolan gordeta bizi dena, besteren telefonoak zelatatzen ditu eta beraien bizitzak bizi eta ematen du bilakatzeko boterea ere baduela.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku