Pepe Espaliú artistaren funtsa, Artelekuri eman ziona eta bertan gorde dena azken urteotan, familiari itzuli zaio, Kordoban, artistaren izena daraman zentroan, gorde dadin hemendik aurrera.
Pepe Espaliú eta Artelekuren arteko harremanak 1989an hasi ziren, Pepe Espaliúk Juan Muñozek zuzendutako tailer batean parte hartu zuenean. Hiru urte beranduago, berak zuzendu zuen La voluntad residual: parábolas del desenlace.
1992ko irailaren 26an The Carrying ekintza/perfomancea burutu zuen Donostiako Zinemaldia bitartean. Ekintza/performance horretan, bikote batzuk Pepe Espaliú besotan hartuta garraiatu zuten Maria Cristina hoteletik Alderdi Eder parkeraino, aulki batean eserita balego bezala eta ibilbide osoan lurrik ukitu gabe.
Ekintza/performancearen bitartez, IHESAri buruzko eztabaida piztu nahi izan zen gizartean, une horretan, gaixotasuna estigmatizatua baitzegoen.
1993an, hil aurretik, Pepe Espaliúk bere liburutegia eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Artelekuri. Modu berean, Artelekuk hitz eman zuen liburutegia mantendu, sustatu eta hedatu egingo zuela.
Kalitate baxuko irudi aukeraketa bat erakutsi dizugu. Kalitate hobean edo bilduma osoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. ///
Erakutsitako bideoa(k) kalitate baxuan dago (daude), hobean nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri.
Copyright © Arteleku