ARTELEKU

Zehar / Jolasa, ikasteko eta sorkuntza digitalerako gaitasuna eskuratzeko plataforma denean - Zehar

Jolasa, ikasteko eta sorkuntza digitalerako gaitasuna eskuratzeko plataforma denean - Zehar

Kultura eta teknologia mendeetan bizi izan dira elkarrekin, sinbiosi emankor batean. Azken hamarkadetan ahalegin asko egin dira, ikasketetan laguntzearren, denbora pasako teknologia erabiltzeko, duen potentzial motibagarria baliatuz. Ikasteko modu berri horiek ebidentzia zientifiko gutxi duten arren, funtsezkoa da ikertzea nola txerta daitezkeen ikas prozesuetan motibazioan positiboki eragiten duten jolas-faktoreak: berehalako eta etengabeko feedbacka izatea, jarduera edozein unetan eteteko eta berriz hasteko aukera edo erronken zailtasun mailaketan duten progresioa, besteak beste. Bideo jokoak transmedia alfabetatze mota berri baten parte dira. Alfabetatze hori beharrezkoa da, ikaskuntzak baliatu ahal ditzan eskura dituen bitartekoak. Ikastun berriak ez dira ikusle edo erabiltzaile soilak izatera mugatzen, euren gaitasun digitala erabiltzen dute eduki eta gailu berriak sortzeko, lehenagotik daudenak zabalduz, aukeratuz edo birkonbinatuz.