ARTELEKU

Publicaciones / Artea eta Estetika, Identitatearen Metaforak. Ikerketa estetikoen disziplinarteko mintegia.

Artea eta Estetika, Identitatearen Metaforak. Ikerketa estetikoen disziplinarteko mintegia.

Biltzen dituen titulua aski zabala da aipaturikoak bezalako fokurapen eta gai desberdinak besarkatzeko, izan ere poetika eta filosofiaren artean antzinako Grezian gertatu zen dibortziotik hasi (Juan Carlos Rodríguez) eta arkitektura posmodernoaren kondizio metaforikoraino bait doaz (Xavier Puig); metafora estetikoek arte-ihardueran dituzten efektuetatik eta artistaren erakuntza gizarte-pertsonaia bezalako gaitik hasi (Carlos Mtez. Gorriarán, Mikel Iriondo), eta koloreizenen tradiziozko kultu-erabileraraino (Mikel Azurmendi); arauen erabilerarekin (Javier Mina) eta arteak errepresentazio gisa kontzepzio metaforikoarekin zerikusia duten sorkuntza eta interpretazio literarioko arazoetakoren bat ere aipatu nahi izan dugu (Imanol Agirre).