Artelekun, ekainaren 15ean, astelehena, 19.30etatik 21.30etara.
Proiektuen inguruan Pernan Goñik eta EITB-k egin duten dokumentalaren proiekzioa.
Aurkezpenak:
Ezarri eta Guillermo Trujillano: “Ezarri Pixel, la transparencia a partir de la consciencia de
pixel”.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Platoniq: “Ideiazkoa”.
Ekitaldia amaitu eta gero janaurrekoa eskainiko da.
Ekainaren 15ean Topaketak ere antolatuko dira Miramongo Parke Teknologikoan,
eguerdiko 12.00etan (sarrera Juan Freirek egingo du), ekainaren 17an, 12.00etan, Tecnalian
-Zamudioko Parke Teknologikoa- (Suediako Tillt plataformako zuzendariak, Pia Arebladek
egingo du sarrera), eta egun berean, ekainaren 17an, asteazkena, proiektu amaierako jaia
izango da Bilboko Hotel Gran Domine-ko Splash and Crash tabernan, 19.30etatik aurrera.
Ideiazoka eta €spanish Dr€am
Datorren ekainaren 11n, osteguna, Platoniq-ek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak
Azkoitiako Oteiza frontoietan 9.00etatik 14.00etara antolatuko duten Ideiazoka-ra ere
gerturatu zaitezke, eta baita Santiago Cirugedak eta Guillermo Cruz-ek higiezinen
burbuilaren inguruan egin duten €spanish Dr€am dokumentala ikustera ere. Azken hori
ekainaren 16an izango da, asteartea, Gasteizko Artium-eko auditoriumean 20.00etatik
aurrera.
Ekitaldietan izena emateko: info@disonancias.com edo 943278501
Informazio gehiago: www.disonancias.com
Copyright © Arteleku